XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren, itzulian ibilli bear du.

Ori esan nai du bertso itzak.

Bertso itza, latiñezko versum dik dator; eta versum`ek, itzulia esan nai du; itzulia, biurtua.

Bertsoaren joku ederrean, troxu neurtu bat itzulian dabil, salbo-ta soroan goldean ari diranak itzulean ibiltzen diran bezela, orain gora, orain beera, ibilli simetrikoan.

Orregatik, nunbait, ibilli simetriko orri, versum orri, A. Larramendi`k biurtsa esaten dio: versum= biurtsa.

Orra, beraz, zertan dagon bertsoaren izaera.

Itzezko troxua, itzulian ibilli-dabillena: itz-formula bat, ibillian, itzulean dabillena.

ITZULEAN, ZER? Zer neurtzen degu, ordea, itz-neurtuan? zer dabil or itzulean?.

Hebertarren bertsoetan (psalmoetan) itzulean pentsamena ibilli oi zan: pentsamen bat-bera bi aldiz, salbo-ta, ots bat-beraren oiartzuna bait litzan; ez itz-formula bera, pentsamen-formula bera baizik.

Ikus, Magnificaten troxu auek.

Gora-goratzen du nere animak Jauna;
eta pozten da nere espiritua nere osasuna dan Jainkoagan.

Bota ditu indartsuak beren aulkitik;
eta jaso ditu apalak;
ase ditu gose ziranak,
eta baraurik bidali aberatsak.

Itzezko ritmorik gabe; dana pentsamen-simetria, pentsamen-paralelo.

Beste Literaturatan, ordea, itzulean dabillena, ez da pentsamena, itzezko formula bera baizik.

Ez, ordea, itz berak, itzezko neurri bera baizik.

Zer da, ordea, bertsoaren barruan neurtzen degun ori?.

Bereixkuntza aundi xamar bat egin bearra degu puntu ontan.